esneabold
     
  |  
  Esnea:  
   

BIZKAIA ESNEAK Karrantzako baserrietako esne freskoa jartzen du zuen esku. Betiko esnea da, esne-gaina duena, jatorrizko osagai elikagarri eta zapore garbiarekin. Egunero gure baserrietatik jasotzen dugun behi esnea da, ondoren UHT prozesupean jartzen duguna. UHT prozesua esne likidoaren kontserba teknika bat da, beroketa termikoan oinarrituta. Temperatura momentu motz baina bizi batean igo egiten da. Mekanismo honek esneak daukan mikroorganismoak suntsitzen ditu. Ondoren, esnea modu aseptiko batean mantentzen dugu, berriz ere ez kutsatzeko. Honetarako, lehen esterilizatu dugun ontzian ontziratzen dugu esnea. Behin ontzia beteta dagoela, itxi egiten da eta kontserbarako behar bezalako baldintza aseptikoetan mantentzen da esnea.

Gure esneak indarrean dagoen araudia betetzen duela ziurtatzen dugu, baita kalitate-estandar europearrak gainditzen dituela ere. Behin baino gehiagotan entzun eta esan dugu honako hau: esne onena behi onenek ematen dute. Gure baserritarrek maitasun eta ardura handiarekin zaintzen dituzte behiak. Azken hauek osasuntsu egotea eta baserritarren praktikak egokiak izatea ezinbestekoa da trukean kalitatezko esnea jaso ahal izateko. Behiek aske bazkatzen dute Karrantza Haraneko larreetan. Karrantzaren ezaugarri bereizgarria bere berde argitsua da eta Bizkaian ondoen mantendutako ingurune naturala da. Ingurune honetan daude esne ekoizpenean espezializatutako baserri modernizatuak.

Esnea hartzea, egunez egun, osasuna zaintzeko era paregabea da. Hortzak eta hezurrak osatzeko ezinbestekoak diren kaltzio, proteina eta beste elikagaien iturri oparoa da. Haurtzaro eta nerabezaroan esne osoa hartzea gomendagarria da, esne horrek koipeari lotutako A eta D bitaminak mantentzen dituelako. Helduek, ordea, esne-kontsumo egokiari eutsi beharko diote. Horrela, hezurrak egoki mantentzea eta mineralak ez galtzea lortuko dute, bide batez, osteoporosisa edo hausturak ekiditeko. Emakumeengan onura hori handiagoa da nerabezaro, haurdunaldi, edoskitzaro eta menopausian.

 
       
 
kredituak